Gazte ekintzetan oraindik plazak daude

Guaixe 2017ko eka. 16a, 14:33

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak udarako hainbat eskaintza egin ditu eta jakinarazi du Intxostiapuntako gazte ekintzetan plaza libreak daudela.

Zehazki, hauetan: udalekua eta kanpaldia (garilak 10-21,10:00-13:00), zaldi irteera (garilak 12, 16:00), hiri-artea-graffitia (garilak 17-20, 11:00-14:00) eta hondartzara irteera (garilak 27, 10:00-15:00).