Erakundeen udal erregistroaren araudiari ekarpenak

Guaixe 2017ko eka. 22a, 19:04

Altsasuko Udalak irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen udal erregistroaren araudia, ordenantza onartuko du. Altsasun egoitza soziala duten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen erregistro eguneratu bat sortzea da asmoa. Horrela behar bezala eta ziurtasun osoz jakinen da zenbat erakundek lan egiten duten herrian. Eta udalaren eta udalerriko bizitza soziokulturalean funtsezkoak diren eragile horien arteko harremana erraztuko du. Udalaren iritziz, “erregistroa sortzeak ahalbideratuko du erakunde bakoitzak izendatutako pertsonekin harremanetan jartzea, bai eta lan egiteko zer prestutasun duten jakitea ere”.

Ordenantza onartu aurretik hilaren 28ra arteko jendaurreko epea zabaldu du Altsasuko Udalak, interesa izan dezaketenek honako gaien inguruan iritzia emateko: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, onespenaren beharra eta egokiera, arauaren helburuak eta balizko konponbide alternatiboak, erregulaziokoak eta erregulaziokoak ez direnak. Iritziak altsasu@altsasu.net e-postan eman daiteke.