Altsasuarrek gaur eta bihar ospatuko dute San Joan. Udako solstizioan suak piztea ohikoa dela eta Altsasuko Udalak kaleetako zorua ez izorratzeko harea herrian barna zabaldu. Suak egin nahi dutenek handik hartu, geruza lodia jarri eta haren gainean sua piztea gomendatu dute udaletik. Harea honako tokitan eskuratu daitezke: Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai (Caixa zegoen tokia eta sutegia), Intxaurrondo (Eroski), Idertzagain (Xagu), Amaia (errotonda), Zumalakarregi eta Iortia (kultur gunea). Bestalde, sua pizteko basotik egurra hartu nahi dutenei botatako zuhaitz adarrak eta sasiak hartzeko aholkatu die; “lehorrak daude eta hobeki hartzen dute su.”
Larunbata esnatzearekin batera moztu berri diren iratzeak etxeetako ataurretan jarriko dituzte altsasuarrek. Etxea babesteko ohitura da hori eta Altsasuko Udalak hura mantentzeko gonbidapena egin du. Udalak beste ohitura bat gorde eta sustatzeko lehiaketa antolatu du: abardiak jartzea. Abardia jarri dutenek argazkia atera eta iortia@altsasu.net helbidera bidali beharko dute hilaren 26a baino lehen. Saria: festetako herri bazkarian bi pertsonendako txartel bana.
Aurreko urteetan bezala, Egubera taldeak udako solstizioa Foru plazan ospatuko du 19:30etik aurrera. Fanfarrea eta Zubiondo elkarteko abesbatzak jarritako musikarekin piztuko dute sua. Ondoren, fanfarrearen doinura dantzariek udari ongi etorria eginen diote aurreskua dantzatuz. Hura despedituta, elkartutakoek eramandako miura sutara botako dute. Auzatea izanen da ere. Ferietako liskarraren ondoren sortutako herri-plataformak, berriz, ostiraleroko kontzentrazioaren ondoren Foru plazako sura “herriaren mina” botatzeko deia egin du, 20:30erako.
Egitaraua
Garagarrilak 23, ostirala
17:30ean Txupinazoa San Joan Plazan trikitilariek lagunduta.
Loretsua zirkuaren emanaldia eta haurrendako sorpresak San Joan kalean.
18:45ean Txokolate-jana, Oscar dj-ak girotua.
19:30ean Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, udaletxetik San Joango ermitara abiatuko da.
Udako solstizioa ospatzeko festa Foru plazan. Egutera Taldeak antolatua.
20:00etan Auzatea.
20:30ean Festaren hasiera: San Joango ermitan sua piztea.
Herriko suak pizteko txupin iragarlea.
Kalejira eta auzatea, Foru plazaraino.
21:30ean Beti Jai bikoteak suak dauden kaleak girotuko ditu gauean zehar.
23:00etatik 2:00etara Dantzaldia Agirren taldearekin, San Joan kalean.
Garagarrilak 24, larunbata
20:00etan Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea Foru Plazan.
Meriendak.
23:00etan Dantzaldia Haize Berriak bandarekin, Foru Plazan.