Gurpil gainean, autoekin lotutako gauzen erakusketa

Guaixe 2017ko eka. 26a, 09:30

Altsasuko ibilgailu klasikoen topaketa garilaren 4an izanen da. Han parte hartuko dutenei ohiko ibilbidea eskaintzeaz aparte, antolatzaileek erakusketa prestatzea erabaki dute. Heldu den aste osoan Iortia kultur gunetik pasatzen direnak Jesus Migel Amoztegiren margoak, Altsasuko hainbat etxeetako moto eta bizikleta klasikoak, Santi Saezek ibilgailuekin zerikusia duten jostailu zaharrak, Esteban Zornozaren lurrun-makina, berritzen ari diren Ondine auto bat eta prozesu horren bideoa eta makina bat pieza izanen ditu ikusgai.
Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara  egonen da ikusgai. Larunbatean, IV. Altsasuko Auto Klasikoen Topaketan, erakusketa 10:00etatik 14:00etara egonen da ikusgai.