Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko campusa Altsasun

Guaixe 2017ko ekainaren 29a

Otadiko Kristo Deuna aterpean dute egonaldia. Aste honetan haurren mailakoak trebatuko dira, eta hurrengoan txikienak

Igandean hasi zen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatutako saskibaloi campusa, Altsasun. Otadiko Kristo Deuna aterpean daude ostatua hartuta saskibaloi jokalari gipuzkoarrak. Helburua saskibaloiaz gozatzea eta saskibaloian are gehiago trebatzea da. Aste honetan burutuko den lehen txandan haur mailako saskibaloi jokalariak trebatzen ari dira, 34 neska-mutiko guztira, eta hurrengo asteko bigarren txandan, aldiz, txikienak ariko dira.