Greziako errefuxiatu eremuetan lan egiten du Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak. Haien egitekoa migratuei eta errefuxiatuei jatekoa ematea da. Zaporeak-eko kideek lan horretan segitzeko laguntza behar dute eta horregatik bihar elikagai bilketa eginen da Altsasu bi tokitan: Eroslen, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta Eroskin, 9:00etatik 21:00etara. Barazki, lekale, eta arrain kontserbekin batera, arroza, pasta eta olioa jaso nahi dituzte.