Iñigo Aritzako eta Zelandiko 70 ikasle landareekin ikertzen

Guaixe 2017ko uzt. 2a, 13:06

NUPeko zientzia-dibulgazio aktibitate batean hartu dute parte

Iñigo Aritza ikastola eta Zelandi ikastetxeko 70 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Natura Ingurunearen Zientzia Departamentuak antolatutako zientzia-dibulgazio aktibitate batean hartu zuten parte. “Landareak eta ekosistemak” izeneko aktibitate honekin, dauden ekosistema ezberdinak eta ekosistema horietan bizi diren landareak ezagutu zituzten ikasleek.