Osasuna Fundazioaren campusa, orain Altsasun

Guaixe 2017ko uzt. 6a, 11:34

Dantzalekun burutzen ari da Osasuna Fundazioaren beste campusetako bat

Osasuna Fundazioak antolatutako udako futbol campusetako bat Etxarri Aranatzen gauzatu zen aurreko astean. Aste honetan, berriz, Altsasuk hartu du lekukoa. Astelehenetik ostiralera bitartean, 75 neska-mutiko inguru dabiltza futbolean trebatzen Dantzaleku zelaian, goizeko 8:45etik 14:00etara.