Oier Gastesiren Antiguoko taldea, txapeldun handia

Guaixe 2017ko uzt. 12a, 13:34

Gipuzkoako Ohorezko Mailako haurren mailan Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Antiguokok, berriko jokatutako Donosti Cup txapelketa irabazi du, B14 mailan eta Euskal Herriko Torneoan hirugarrena sailkatu da

Donostiako Antiguoko Kirol Elkarteko haur mailako Ohorezko taldean jokatzen du Oier Gastesi Serrano altsasuar gazteak, atezain. Denboraldi bikaina egin du taldeak, Gipuzkoako Ohorezko Mailako haurren mailako ligan Gipuzkoako Txapelketa irabazi du. Horretaz gain, Euskal Herriko Torneoan hirugarrena sailkatu da taldea eta primerako denboraldia are gehiago borobiltzeko, Donosti Cup International Footbal Tournament txapelketan txapelduna izan da Antiguoko, B14 mailan. Donosti Cup prestigio handiko txapelketa da, mundu osotik etorritako taldeak lehiatzen dira. Beraz, zorionak Oier Gastesiri irabazi izanagatik.