Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak 12 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako udarako eskaintzaren barruan dago Donostiako hondartzara irteera. Garilaren 27an, ostegunean, izanen da, 10:00etatik 15:00etara. Izena eman nahi duenak Intxostiapunta gazte gunetik pasa beharko du eta dagozkion 3 euroak ordaindu beharko ditu.