Altsasuko udal haur eskolako hezitzaileak dagoeneko heldu den ikasturtea prestatzen hasiak dira. Horregatik, bilerara deitu dituzte irailetik aurrera euren seme-alabak hara bidaliko dituzten gurasoak. Bileraren ondoren, haur eskola berria ezagutzeko aukera izanen dute guztiek. Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi duenez, “udal eskola guztiz berrituta dago. Jada ekipamendua jarrita dago eta hurrengo asteetan udaleko obra lantaldeak patioa bukatuko du”. Ollok jakinarazi duenez, haur eskolaren mustutzea agorrilaren akaberan edo irailaren hasieran eginen da.