Erkudengo erromeria ospatu eta hurrengo igandean, hau da, atzo, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak LVI. Bargagaingo Igoera antolatu zuen. Goizeko 09:00etan jaurti zuten suziria udaletxe paretik, eta mendizaleek elkarrekin ekin zioten Altsasuko Bargagaingo gurutzea igotzeko bideari. Goian, 11:00etan meza izan zen. Bitartean Altsasuko Mendigoizaleak taldekoek auzate bikaina prestatu zuten, eta Altsasuko Udalak zilarrezko katiluetan dastatzeko ardoa eskaini zuen. Jakina, Altsasuko zortzikoa ez zen falta izan eta bildutakoek Altsasuko auzipetuak izan zituzten ere gogoan.
ARGAZKIAK: ALTSASUKO MENDIGOIZALEAK.