Fix This taldearen kontzertua

Guaixe 2017ko abu. 4a, 10:00

Usolarrainen, larunbatean, 21:00etan.

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur programaren barruan joko du talde madrildarrak Altsasun. 2008ko maiatzean sortutako taldeak jazzetik, bluesetik, swingetik, Nueva Orleanseko musika tradizionaletik edaten du, baina horiek flamenkoarekin, musika arabiarrarekin, beat frantziarrarekin, afrobeatarekin, dark kabaretarekin eta beste hainbat estilorekin uztartzen ditu.

Nacho Cherokee (gitarra), Serch (bateria), Diego Miranda (baxua), Gabriel Casanova (teklatuak), Loralí (ahotsa), Jhaviman (tronboia), David Carrasco (saxo tenorra), Toni García (tronpeta) eta Ele Iturrieta (koroak) dira Fix This. Emanaldi bakoitza agertoki bakoitzera moldatzen dira eta euren piezez aparte bertsioak jotzen ditu taldeak. 2009an San Adrianen (Nafarroa) eta Porcunan (Jaen) irabazitako sariei esker lehen estudio-diskoa grabatzeko aukera izan zuten. 2012an, UFI sarietarako (musika independentearen sariak) izendatu zituzten Radio 3ko banda onen gisa.

Kultur programak, ikuskizunaz aparte inguruko turismo baliabide bat ezagutzeko aukera ematen du. Kasu honetan Errotain zalditegiarekin zaldiz ordubeteko edo biko paseoak emateko aukera izanen da, 11:00etatik 19:00etara eta Urdiaingo errotatik abiatuta. Erreserbetarako: 687 424 839 eta 626 749 149 telefonoak edo errotain@gmail.com.