Astelehen gauean K Pilota txakolinaren desafioa jokatu zen Donostian. Aspek eta Asegarcek bi talde osatu zituzten eta Aspek lortu zituen jokoan zeuden Karlos Argiñanoren 600 txakolin botilak.
Buruz buru, Erik Jakak 19 eta 22 irabazi zion Unai Lasori. Asegarcek berdintzea lortu zuen, Bengoetxea VI.ak eta Urrutikoetxeak 22 eta 13 irabazi baitzieten Altuna III.ari eta Irribarriari. Beraz, lau eta erdiko azkeneko partidak erabaki zuen desafioa; Joseba Ezkurdiak Victor zuen aurkari eta arbizuarrak hartu zuen agintea, 11 eta 22 irabaziz. Horrela, arbizuarrak Aspekoen ardotegia handitzea lortu zuen.