Altsasuko Udalaren Emakume eta Berdintasun Batzordeak, Altsasu mugimendu feministarekin batera, autodefentsa feminista tailerra antolatu du. Jarduera hori Altsasu, erasorik gabeko festen alde kanpainaren barruan dago.
Zortzi orduko iraupena duen tailerra bi egunetan eginen da: irailaren 8an, 17:00etatik 21:00etara, eta 9an, 10:00etatik 14:00etara. Garbitokia eraikinean izanen da ikastaroa eta Alazne Sola Latasak eta Saioa Arregi Olivenzak emanen dute. Eraso sexistak prebenitzea eta emakume eta nesken ahalduntzea bultzatzea ditu helburu tailerrak. Edozein emakumeri zuzenduta izan arren, udaletik eta mugimendu feministatik bereziki emakume gazteak parte hartzera gonbidatu dituzte, "haiek direlako festen protagonistak".