Kaputxinoen komentuan dagoen aterpeak ez ditu baldintzak betetzen eta Altsasuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak adostasuna lortu dute: 16-d blokeko behe solairuak hartuko du aterpe berria. Udalak aurtengo aurrekontuetan 50.000 bideratu bazituen, agorrilaren 11n egindako bilkuran lanetarako 106.110 euro gehiago bideratu zituen.