Garagardo Azokaren 15. edizioaren emaitzarekin “oso gustura” daude hura antolatu zuten Zubiondo elkarteko kideek. “Lan asko egin dugu eta jende asko egon da”. Zubeztia plazatik Baratzekobide plazara lekualdatzean eta han karpa handiagoa jartzean asmatu dutelakoan daude. Asmatu dutelakoan, “pozik” daude, egunero “topera” lan egin dutelako, karparen kokapena hobea izan delako eta karpa barruko banaketa hobe egin zutelako.