Iskiza taldea ez da Intxostiapuntako festetan ariko

Guaixe 2017ko ira. 8a, 11:06

Aurten 10 urte bete ditu Iskiza Sakanak eta erakustaldi berezia egingo du Altsasuko festetan, irailaren 15ean. Hortaz, ezin izan du Altsasuko Intxostiapunta auzoko gonbidapena onartu

Intxostiapunta auzoko festak ospatuko dira asteburuan eta festetako programan Iskiza Sakana gimnasia erritmiko taldearen erakustaldia iragartzen zen. Baina taldetik adierazi dutenez, gonbidapena jaso bai, baina ezingo dira aritu. "Kontua da aurten Iskizak 10 urte bete dituela eta erakustaldi berezi bat egingo dugu hurrengo ostiralean, irailaren 15ean, Altsasuko festetan. Horregatik, Intxostiapuntakoen gonbidapena jaso genuen, baina ezingo gara aritu, hurrengo asteko emanaldiarekin ezinezkoa zaigulako" adierazi digute Iskizatik.