Altsasuko festetako azken egunean, domekan, Munduko Arrozak ekimena antolatu da, hirugarrenez. Zubeztia plazako karpan prestatuko dira Maroko, Ekuador, Senegal, Bulgaria, Ganbia, Altsasu eta abarreko errezetekin arrozak. Hau irakurtzen zauden horrek ere parte hartzeko aukera duzu. Horretarako 648 070 710 telefonora hots egitea besterik ez duzu.
Hilaren 17an, 11:00etan elkartuko dira jatorri anitzetako sakandarrak arrozak prestatzera eta horrekin batera haien arteko elkarrezagutzan sakontzeko, esterotipo eta aurreritziak puskatzeko, eta elkarbizitza baikortzeko. Ondoren, parte-hartzaileendako bazkaria izanen da. Baina karpan, magia saioa, haurrendako txokoa, sentsibilizaziorako tartea, musika eta beste izanen dira.
Herri Mugimenduak, Gizarte Zerbitzuak eta Mank-en Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak antolatu dute.