Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, Pazienteen Eskolako lantegia hartuko du Altsasuko osasun etxeak hilaren 18an, 21ean, 25ean eta 28an, 17:00etatik 19:00etara. Lantegi horretan 2. motako diabetesa duten pertsonen elikadura eta ariketa fisikoa aztertuko dira. Gaitza duten pertsonak edo haien senideak elkartu nahi dituzte. Helburua elikadura eta ariketa fisiko osasungarriak sustatzea da. Haien ezagutzak eta esperientziak partekatuz osasuna eta bizi kalitatea hobetu nahi da, elkarlanean.
Aurreneko saioan diabetesarekin nola moldatzen diren aztertuko dute bildutakoek. Ondorengo aztergaiak honakoak izanen dira: elikadura eta ariketa fisikoa egokia, faktore pertsonalak eta sozialak eta aldaketak egin ahal izateko plan pertsonala landuko dute.
Izen ematea:
848 423 450 telefonoan (8:00etatik 15:00etara) edo www.escueladepacientes.navarra.es web orrian. Doakoa da. Saioak gaztelaniaz izanen dira.