Nafarroako Aldizkari Ofizialak Altsasuko Udalaren ikasgelaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia atzo argitaratu zuen. 2.700 euroko poltsa du deialdiak eta aurtengo hirugarren lauhilekoan eginen diren ekintzak laguntzeko izanen da. Deialdia Altsasuko ikastetxe guztiei zuzenduta dago.
Diru-laguntza ematerakoan kontuan izanen dira ikasgelaz kanpo euskararen erabilera sustatzeko egiten diren ekintzak, esaterako: etxetik eskolarako autobus-ibilbideak; eskolako atari ingurua, sarrera-irteera orduetan; jolastokiak (jolas-orduetan); ikastetxeko pasabide eta eskailerak,sarrera-irteera zein klase-aldaketa orduetan; jantokia (otorduetan eta libre atsedenaldian) eta Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3a) egindako jarduerak,jendeari oro har zuzenduak.
Laguntza eskatzeko, eskaera orriarekin batera, IFKren kopia, egin nahi den jarduerari buruzko plangintza, haiei lotutako diru-sarreeen eta gastuen aurrekontua eta helburu berarekin administrazio publikoei eta erakunde pribatuei eskatutako edo emandako diru-laguntzen aitortza.