Intxostia, festara!

Guaixe 2017ko irailaren 8a

Irail hasierako hitzorduari hutsik egin gabe, seigarren urtez jada, hemen dira Intxostiako festak.

Altsasuko zabalguneko festen erdigune bihurtuko da, atzera ere, Zumalakarregi plaza. I. Kalderete lehiaketako parte-hartzaileak izanen dira festa abiatuko dutenak, eguerdiko etxajuaren aurretik. Ondoren, ordu txikiak arte izanen da zerekin ase. Intxostia auzoko festen antolatzaileek herriko hainbat establezimenduren laguntza izan dute.

Egitaraua
12:00 Txupinazoa.
12:15 Puzgarriak.
13:00 Mexikoko doinuak.
14:30 Kalderete lehiaketa.
17:30 Jolas parkea.
18:00 Antzon magoaren erakustaldia.
19:30 Josetxo taldearen emanaldia.
22:00 Garabatos taldearen kontzertua.
23:15 Zezensuzkoa.
23:45 Josetxo taldearen emanaldia.