Legegintzaldiko hirugarren festetan haiei hasiera emateko etxajua piztearen ardura PSOErena da. Juan Migel Perez Hurtado zinegotzi sozialistak jakinarazi duenez, etxajua piztearen ardura beste baten esku uztea erabaki dute. Festen hasierako une horretan emakumeari ikusgarritasuna eman nahi izan diote sozialistek, eta kirolean, goi mailan ari den emakumezko bati proposatu zioten etxajua pizteko: Naiara Diezi.
Naiara Diez (Altsasu, 1987) Lointek Gernika Bizkaia taldean dabil, saskibaloiko maila gorenean, Emakumezkoen Ligan. Eskolta da, Gernikako ezinbesteko jokalaria, kapitaina. Joan den urtean Erregina Koparako sailkatu ziren baina finalean, tamalez, finalerdietan erori egin zen, Perfumerias Avenidaren kontra.
Naiara Diez CBASK Altsasu saskibaloi taldean trebatu zen. Ardoi taldetik pasa zen eta Zaragozan aritzeko aukera sortu zitzaion. Ondoren Iruñera bueltatu zen. Atsasuarra 7 denboralditan aritu zen Emakumezkoen Ligako lehen mailan, azkeneko lau denboralditan UNB Obenasarekin. Baina krisiaren eraginez Nafarroako taldea desagertu eta gero, 2013-2014 denboraldirako Emakumezkoen Ligako 2. mailako Gernika taldean aurkitu zuen tokia altsasuarrak eta 2015/2016 denboraldian Gernika mailaz igo eta gero, egun lehen mailan dabil, Emakumezkoen Ligan.