Ikasturtea hasterako Zelandi eskola publikoan egindako lanak despedituta zeuden. Joan den urteko udan beheko solairuko komunak berritu baziren, aurten lehenengo pisuan daudenen txanda izan da. Lan horiek Construcciones Moyua SLk egin ditu eta 56.000 euroko kostua izan dute (BEZ barne).
Hezkuntza Departamentuak inbertsioaren osoaren % 65 ordaindu du (BEZ gabe), eta gainontzeko guztia Altsasuko Udalak ordaindu du.