Altsasuko festak iragartzeko kartela, eta festa egitarauko azala dena, Raul Lopez Martinek egin du. Lehiaketara aurkeztutako 11 kartelen artean, lizarrako diseinatzaile grafikoaren lana beste birekin batera aukeratu zuen epaimahaiak, herri bozketa bidez aukera zedin. Altsasuko festak izenburuko lanak botoen erdiak jaso zituen eta Lopezendako izan dira sariko 600 euroak. Sari banaketan ezin izan zuen egon eta bere gurasoek, Aurorak eta Martinek jaso zuten saria.
Festa egitarauaren kontrazalean haurren mailako irudi saritua agertzen da. Epai mahaiak 53 aukeren artean Izaro Agirre Povedarena aukeratu zuen. 14 urteko altsasuarrak duela bi urte sari bera irabazi zuen. Bera sormena Koldo Arnanzen arte eskolan trebatzen ari da. Berarendako marrazketarako material lote bat eta 60 euro izan dira.