Emakumezkoen maila gorenean, Liga Femeninan dabilen Lointek Gernika-Bizkaia saskibaloi taldeak 2017/2018 denboraldiaren aurkezpena egin zuen asteartean Gernikako Juntetxean, Gernikako arbolaren aurrean. Taldeko kapitaina da gaur Altsasuko txupinazoa jaurtikiko duen Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarra. Aurtengo helburua proiektua sendotzea dela nabarmendu zuen Mario Lopez entrenatzaileak.