Altsasuko festak: txupinazoa balkoitik

Guaixe 2017ko ira. 13a, 12:41

Altsasuko udaletxean giro lasaian hasi dira festak

Nafarroako presidente Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez, eta talde politiko guztietako hainbat politikari ezagun bildu dira Altsasuko txupinazoan. Altsasukoak Aske taldeko kideak eta auzipetutako senitartekoak ere bertan izan dira. Naiara Diez saskibaloi jokalari altsasuarrak piztu du suziria eta jaia Altsasuko kale guztietara zabaldu da.