28.Otadiko Kristo Deuna Torneoko finalak
Ostiralean, 17:30ean, Burunda pilotalekuan
Hasierako partida: Agirretxe-Ulaiar (Pilotajauku) / Olabide-Ortigosa (Pilotajauku)
Finala: Uharte vs Oberena
Lau t´erdian: Espinal (Uharte) / Ansa (Oberena)
Buruz buru: P. Etxeberria (Uharte) / Garcia (Oberena)
Binaka: Yoldi-Peñas (Uharte) / Mata-Irurita (Oberena)
Altsasuko festetan, gaur, ostiralean, 17:30ean jokatuko da 28. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko finala, Burunda pilotalekuan. Irurtzun bidean utzi zuen Uharte Iruñeak eta Erreka irabazi zuen Oberenak jokatuko dute finala. Lau t´erdian, buruz buru eta binakakoan lehiatuko dira bi klubak, eta partida gehien irabazten dituena izango da txapelduna. Oberenako Ansa pilotaria izango da ordezkari sakandarra; ea etxean torneoa irabazten duen.
Irujori eta Zubietari omenaldia
Otadiako Torneoko finala jokatzen dela baliatuta, SDAk omenalditxoa eginen die Juan Martinez de Irujori eta Aitor Zubietari, bi pilotariek afizionatuen mailan eta profesionaletan egindako ibilbideari aitortza egiteko. Otadiko Kristo Deuna Torneoan eta Burundako pilota profesional jaialdietan parte hartu izan dute biek, Sakanako pilota zaleen gozamenerako.