Altsasuko Kristo Deuna aterpean “Sports for Peacebuilding and Inclusion of minorities” ikastaroa jasotzen hari dira hamaika herrialdetako 25 parte-hartzaile. Aipatu formazioa Erasmus + programak eskaintzen du, Europar Batasuneko hezkuntza, prestakuntza eta gazteria eta kirol arloko programak. Ikastaroa gazteriaren arloan lan egiten duten teknikari eta langileei, formatzaileei, kirol teknikariei, eta gazteekin kirola eta gizarte-inklusioa lantzen duten dinamizatzaileei zuzendua dago eta irailaren 18tik 23ra bitartean gauzatzen ari da, Altsasun. Kirola eta gizarte-inklusioa ardatz hartuta, hainbat esperientzia eta ikerketa ezagutuko dituzte eta gai garrantzitsu honen inguruan hausnartzeko tartea izango dute. Atzo Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari Ruben Goñiren bisita jaso zuten ikastaroan parte hartzen ari direnek.