Eguraldi txarrarengatik azken orduan emanaldia Zelandiko frontoian egin behar izan zen. “Jendearen erantzuna ona izan zen eta kiroldegia betetzea lortu genuen” azaldu digu Iskiza Sakanako Olaia Agirre monitoreak.
Zelandin, Iskizako gimnastek erakustaldi ikusgarria eskaini zuten. Banakako eta taldekako erakustaldiak tartekatu zituzten, 15 koreografia guztira. Eta amaitu baino lehen, Iskizako dantzari guztiek elkarrekin dantzatu zuten. Azkenik,
Altsasukoak Aske ekimenaren alde prestatutako dantza eta koreografia batekin entrenatzaileek ekitaldiari amaiera eman zioten. “Erantzun hau ikusita denboraldi berria hasteko gogotsu gaude” gaineratu zuen Agirrek.
Aipatu zigutenez, nNahiz eta hasieran gimnastak gurasoengatik dantzaren eta gimnasia erritmikoaren munduan hasi, askok taldean dagoen giroarengatik jarraitu dute, Maddi Mendinueta, Maider Maiz, Ainhoa Imaz edota Irati
Begiristainen kasuetan, esaterako. Azken hauek, gainera, egun entrenatzaile ere badira.