Fokua jarrita, erakusketa

Guaixe 2017ko ira. 25a, 12:38

Gaurtik lastailaren 8ra arte Altsasuko Iortia kultur gunean; astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.

Altsasuko Udalaren Gazteria Zerbitzuak Intxostiapunta gazte gunean antolatutako argazki ikastaroa antolatu zuen udaberrian. Kiki Asensio argazkilaria eta Olga Madina diseinatzailea izan ziren irakasleak eta haien esanetara trebatu zuten begirada hamar gaztek. Reflex kamera eta argazkiak digitalki moldatzeko Photoshop programa erabiltzen ikasi zuten. Irudimenari eta sorkuntzari atea zabalduz, ikastaroan honako gaiak izan zituzten: natura, animaliak, argi-ilunak, libre, koloreak, dirdirak, objektuak eta serieak. Emaitza 30 bat argazki biltzen dituen erakusketa da.

Argazkia: Intxostiapunta gazte gunea.