Altsasuk larunbatean ekin zion 2017/2018 denboraldiari, Dantzalekun. Lagunak B taldea izan zuten aurkari gorritxoek. Partida ona jokatu zuten altsasuarrek, baina Barañaingoen atera iristea kosta egin zitzaien. Bigarren zatian 55. Minutuan Lizarragak Lagunak taldearen atea zulatzea lortu zuen corner bat erantzuterakoan eta berehala, minutu eskasera, Altsasuko bigarren gola sartu zuen Martinezek. Lagunak saiatu zen, baina ez zuen aparteko arriskurik sortu eta hiru puntuak Altsasun geratu ziren.
Aurrera da erregional mailako liderra (4 puntu). Altsasu hirugarrena da (3 puntu). Asteburuan Lekunberrin jokatuko du Altsasuk, Beti Kozkor taldearen kontra.