Erakusleiho txapelketa Asensio Modarendako

Guaixe 2017ko ira. 27a, 14:56
Peña kdieak eta saritutakoak. Argazkia: Utzitakoa.

Herrian festa giroa jartzeko Altsasuko peñek, Altsasuko Dendarien Elkartearen laguntzarekin, 2. erakusleiho txapelketa antolatu zuten. Sare sozialen bidez 104 erabiltzailek erabaki zuten Asensio Modarena izan zela festa giroa hobe islatzen zuen erakusleihoa. Botoa eman zutenen artean 30 euroko hiru erosketa txartel zozketatu ziren eta sarituak Ainire Garisoain, Laura Olmos eta Amaia Martinendako izan dira.