Gaztetxeak ostegunean 27 urte beteko dituenean

Guaixe 2017ko urriaren 5a

Altsasuko Gazte Asanbladak 1990eko lastailaren 5eko arratsaldean okupatu zuen Socorro etxea zena eta ordutik gaztetxea dena. Urteurrena ospatzeko AGAk egitaraua prestatu du hurrengo egunetarako.

Egitaraua
Asteazkena 4
19:30 Asanblada gaztetxean.

Osteguna 5
19:00 Txupinazoa eta merienda gaztetxean.
Ondoren, Indarra eta aurrera oroigarria.
20:00 Chica Sobresalto. Maialen, kontzertu akustikoa.

Ostirala 6
17:00 Haurrendako jolasak, txokolate-jana eta beste Foru plazan.
17:30 Hodei magoa Foru plazan.
21:00 Pintxo-potea gaztetxean.
22:30 Amico antzezlana, Bubamara dance theater.

Larunbata 7
11:00 Kalderete prestaketa Foru plazan.
14:30 Kalderete txapelketa.
18:30 Eonian elektrotxarangarekin kalejira.
21:30 Magrak afaltzeko gaztetxean.
22:00 Dantzaldia Gabenara taldearekin.

Asteartea 10
19:30 Gasteizko Errekaleor auzoari buruzko hitzaldia gaztetxean.

Asteazkena 11
19:30 Asanblada gaztetxean.

Asteazkena 18
19:30 Asanblada gaztetxean.

Ostirala 20
Errepresioaren inguruko mahai ingurua gaztetxean.