Altsasuko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Geroa Bairen, EH Bilduren eta Goazen Altsasuren botoekin Kataluniari buruzko erakunde-adierazpena onartu du. “Askatasunarekin, demokraziarekin eta giza eskubideekin eta eskubide politikoekin konpromisoa adierazi eta elkarrizketatutako konponbide baten aldeko apustua” azaldu nahi du Altsasuko Udalak. “Gatazka politikoak konpontzeko bide bakarrak elkarrizketa eta negoziazioa” direla berresten du aldi berean. Horregatik, ostiralean ordu erdiko bilkuran parte hartzera hots egin ditu altsasuarrak, 19:00etatik 19:30era.
Adierazpen horretan, Altsasuko Udalak “Kataluniako autonomiaren interbentzioa eta estatuko segurtasun indarrek Generalitateko legezko ordezkarien atxiloketa eta egoitzen miaketa egindako interbentzioa gaitzetsi eta kezkaz hartu” du. Udalak PPren Espainiako Gobernua premiatu du“demokraziaren oinarrien kontra egiten duen oinarrizko eta funtsezko askatasunen kontrako estrategia errepresiboa bertan behera uzteko”. Azkenik, udalak “funtsezko printzipio demokratiko guztiekin” konpromisoa berretsi eta “Kataluniako herriei eta PPren Espainiako Gobernuaren errepresio politikoa eta antidemokratikoa jasaten duten pertsona eta erakundeei” elkartasuna azaldu die.