Joseba Salegi zinemagile altsasuarrak Camino de caminantes gidoia idatzi du, Ion Arretxeren eta Carlos Perez Merieroren jatorrizko ideian oinarrituta. Donejakue bidea elkarrekin egiten duten Ines polizia eta Elvira presoa dira gidoiko protagonistak. Gidoia irakurri eta hari buruzko iritzia eman nahi duenak bihar, 18:00etan, du hitzordua Altsasuko Iortia kultur gunean. Saioan gidoiaren pasarte esanguratsuenak entzuteko aukera izanen da, Anabel Arraizak (Ines) eta Amelia Lapuentek (Elvira) irakurriko baitituzte. Gidoiaren kopiak Altsasuko liburutegian eta Arkatz eta Txartel dendetan daude, azken bi horietan fotokopiak pagatuta.