Osasuna zaintzeko bost tailer

Guaixe 2017ko irailaren 30a

Burunda mendebaldeko osasun eskualdeko (Altsasutik Ziordira) arduradunek urte akabera bitartean bost tailer antolatu dituzte. Bizkarrari buruzkoa izanen da aurreneko tailerra lastailaren 19an izanen da, 12:30etik 14:30era, Altsasuko osasun etxean. Diabetesaren autokontrolaz ariko dira lastailaren 26an, 11:30etik 13:30era, Olatzagutiko kontsultategian. Lastailaren 31n, berriz, erorketen prebentziorako tailerra izanen da Ziordiko kontsultategian, 12:00etatik 14:00etara. Tailer hori, ordutegi berean, Altsasuko osasun-etxean izanen da azaroaren 7an. Eta, bukatzeko, diabetesaren autokontrolari buruzko lan-saioa antolatu dute azaroaren 23rako, 12:00etatik 14:00etara, Altsasuko osasun etxean.