Intxostiapunta betiko martxara bueltatuko da

Guaixe 2017ko ira. 29a, 13:10

Gazte gunera patioko atetik sartuko dira berriro.

Larunbatean neguko ordutegia mustuko dute: astelehenetik ostegunera, domeka eta jai-egunetan 17:00etatik 21:00etara; ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara eta ekintza berezietarako ordutegia 17:00etatik 01:00etara. Bulego ordutegia, berriz, astegunetan, 07:30etik 15:00etara.

Udal Gazteria Zerbitzuak Intxostiapunta gazte guneko ateak zabalduko ditu berriro. Eta aurreko urteekin alderatuta aldaketak izanen dira. Izan ere, Txirinbulo haur eskolak bere egoitza propioa duenez, bi urteren ondoren gazte gunean zuen espazioa libre gelditu da berriro. Haurrek erabilitako beheko solairuan lan txiki batzuk eginen ditu udalak eta, horren ondoren, betiko martxan bueltatuko da gazte gunera. Eta, hasteko, patioko atetik sartu beharko da berriz.

Intxostiapuntako azpiegitura, adinagatik, bi eremutan banatuta dago. Beheko solairua 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago. 12 eta 16 urte arteko nerabeek, berriz, lehen solairua dute. Gazte gunetik pasatzen denak honako espazioak izanen ditu erabilgarri: bilerak egiteko, ikasteko, musika entseguak egiteko, sukaldea, ziberra. Wifia dago eta proiektorea, pantaila… maileguan hartzeko aukera dago. Eraikin berean daude Gazte Informazio Gunea eta Sex-Gunea, sexu-aholkularitza.

Informazio gehiago
608 617 778 (Whatsapp) eta 948 564785. Edo intxostiapunta@altsasu.net eta gazteria@altsasu.net.