Altsasu, lider

Guaixe 2017ko urr. 2a, 15:42

Erregional maila. 3. jardunaldia: Beti Kozkor B 1 – Altsasu 2

Erregional mailan, 3. jardunaldia jokatu da asateburuan. Lekunberrin jokatu zuen Altsasuk, Beti Kozkor Ba taldearen kontra. Bi taldeak parez pare aritu ziren eta husnako berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ere bi taldeak paretsu aritu ziren, dominatzaile argirik gabe. Defentsa akats baten ondorioz, gola sartu zuen Patxik, Altsasu aurreratuz. Baina erasora pasa zen Beti Kozkor eta Gurreak berdintzea lortu zuen. Partida berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 89. minutuan Imanolek Altsasuren bigarren gola sartu zuen, garaipenarena.

Sailkapen orokorrean Altsasu da lider berria (6 puntu). Aurrera da bigarrena, 5 punturekin. Asteburuan, Altsasuk atseden jardunaldia du.