Gidoi-forumean, luze

Guaixe 2017ko urr. 5a, 10:32
Joseba Salegi irakurleei azalpenak ematen.

Joseba Salegi zinemagileak Camino de caminantes gidoia idatzi du. Aurrekoarekin egin bezala, jendeak irakurtzeko liburutegian eta kopia-dendetan utzi zuen. Jendeak harrera ona egin zion gidoiari eta testuaren inguruan iritzia partekatzeko gonbidapena egin zien. Atzo egindako gidoi-forumean 35 pertsona bi orduz aritu ziren gidoiaz hizketan. Bertaratutakoek parte hartze handia izan zuten. Eta Salegik entzun eta erantzun egin zien. Une batean publikoan zeudenak euren artean iritziak trukatzen egon ziren. Anabel Arraizak eta Amelia Lapuentek gidoiaren pasarteak irakurri zituzten.