Foruzaingotik adierazi duenez, azken egunotan Altsasun bi gizonezko atxilotu dituzte, emakumearen kontrako biolentziagatik. Batetik, 31 urteko gizonezkoa atxilotu dute, bikote ohiari etengabeko mehatxuak eta kontrola jazarpena egiteagatik, Foruzaingoaren Herritarrendako Arreta Bulegoan salaketa jaso eta gero. Eta, bestetik, 44 urteko altsasuarra atxilotu zuten, emazteari jo eta gero. Banaketa prozesuan dago bikotea. Biktimak etxera bertaratu ziren Foruzainei jasaten ari zen tratu txarren berri eman zien eta gertakariak salatzeko zuen asmoaren azaldu zien.
Sexu erasoak salatzeko: 112 telefonoa.