Gaztetxeak ostegunean 27 urte beteko dituenean

Guaixe 2017ko urr. 6a, 11:13

Altsasuko gaztetxea, 27 urte historia egiten. Lelo hori aukeratu du Altsasuko Gazte Asanbladak gaztetxearen urteurrena ospatzeko. Prestatutako egitaraua atzo abiarazi zuten, etxearen okupazio egunaren 27. urteurrenean. Txupinazoaren eta merenduaren ondoren kontzertua izan zen. Gazte asanbladako kideek ekitaldiz betetako asteburua antolatu dute.  

Egitaraua
Ostirala 6
17:00 Haurrendako jolasak, txokolate-jana eta beste Foru plazan.
17:30 Hodei magoa Foru plazan.
21:00 Pintxo-potea gaztetxean.
22:30 Amico antzezlana, Bubamara dance theater.

Larunbata 7
11:00 Kalderete prestaketa Foru plazan.
14:30 Kalderete txapelketa.
18:30 Eonian elektrotxarangarekin kalejira.
21:30 Magrak afaltzeko gaztetxean.
22:00 Dantzaldia Gabenara taldearekin.

Asteartea 10
19:30 Gasteizko Errekaleor auzoari buruzko hitzaldia gaztetxean.

Asteazkena 11
19:30 Asanblada gaztetxean.

Asteazkena 18
19:30 Asanblada gaztetxean.

Ostirala 20
Errepresioaren inguruko mahai ingurua gaztetxean.