Laguntasuna taula gainera

Guaixe 2017ko urr. 6a, 11:45

Amico antzezlana eskainiko du Bubamara dance theaterrek, gaur, 22:30ean, Altsasuko gaztetxean.

Bubamara Dance Theater, edo Txori Garcia Uriz eta Ion Barbarin Lisarri, Amico antzezlanarekin gerraren gainetik dagoen laguntasuna azalduko dute. Euren erara dotoreak diren bi lagun dira protagonistak. Berdin dio bidaiari, immigrante edo nomadak diren, bizitzak indarrez banatu ditu. Balkanetako gerra, edo beste edozein gerra zibil, bete-betean dela topo egiten dute. Topaketak une komikoak eta samurrak ditu. Gerraren erdian bizitzaren eta laguntasunaren aldeko aldarria egiten dute.

Hitz gutxi eta musika asko duen muntaia da. Jendaurrera mahaia, aulki pare bat, maleta batzuk, botila bat, bi edalontzi eta kolorea galduta duten bi trajerekin agertzen dira. Balkatenako ijitoen kulturan eta musikan inspiratutako lan da, Emir Kusturicaren Underground filma oinarri hartuta.

Bigarrena
Barbarinek azaldu digunez, garilean bi pertsonaia horien bizipenetan oinarrituta bigarren antzezlan bat mustu zuten garilean: Amico on the beach. Pertsonaiak berak gerrako trauma pasa ondoren, oraingoan hondartzan kokatzen dituzte. Aurreko muntaian baino komedia gehiago dagoela jakinarazi digu Barbarinek. Guztia joan den mendeko 70eko, 80ko eta 90eko musikarekin, udako kantekin ondu dute, “ikuskizun alai eta freskagarria”.