Umezurtzen eta Kòrczak-en bizipenen lekuko

Guaixe 2017ko urr. 6a, 12:05

Último tren a Treblinka antzezlana taularatuko du Vaiven producciones-ek bihar, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor kodearekin ere.

Ikus-entzuleak, umezurztegiaren azken egunean, barne-antolamenduaren, eguneroko errutinaren, hango beldur eta alaitasunaren eta bestelakoen lekuko izanen dira. Baita epaiketaren eta hango ametsekin eta bizitzarekin bukatuko duen epai izugarri batena ere: umezurztegitik alde egin behar dute, eta Treblinkarako tren bat hartu behar dute.

Biktima guztiak gogoan dituen antzezlanak, Janusz Korczakiren alderdi pedagogikoa eta soziala zertxobait ezagutaraztea nahi du. Ordura arte, inork ez zituen ikusi haurrak Korczaken begiez; ez biharko gizon eta emakumeak balira bezala, baizik eta eskubideak dituzten pertsonak bezala, beste ezer baino lehen errespetua merezi duten pertsonak. Eta egunez egun ideia baten alde bizi izan zen.

Fitxa
Jatorrizko ideia eta argumentua: Ana Pimienta eta Fernando Bernues.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Testua: Patxo Telleria
Interpreteak:
Alfonso Torregrosa, Korczak
Maiken Beitia, Stefania
Eneko Sagardoy, Daniel
Gorka Martin, Slomo
Tania Martin, Miryam
Nerea Elizalde, Natka
Jon Casamayor, Janus
Mikel Laskurain Czerniakow / Gestapoko tenientea
Kepa Errasti Ganchwaj / Gestapoko ofiziala