Mikologia jardunaldiak hastear

Guaixe 2017ko urr. 9a, 10:00

Altsasuko mikologia elkarteak prest ditu aurtengo mikologia jardunaldiak. Hiru hitzaldiz eta erakusketaz osatuta dago elkarteko kideek prestatutako egitaraua. Gaur mikologia, lehen urratsak hitzaldia emanen du Begoña Ojerrek. Bihar Jose Mari Ausinek antzina zer pentsatzen zuten zizei buruz? Ohiko nahasmenak hitzaldia eskainiko du. Hitzaldi zikloa etzi despedituko da Roberto Fernandez Sasiaren hiriguneetako zizak hitzaldiarekin. Saio guztiak Iortia kultur gunean dira eta 19:30ean hasiko dira. Mikologia jardunaldiak despeditzeko mikologia erakusketa izanen da Garbitoki eraikinean.