Bargagainek erakusketa egingo du Altsasuko ferietan

Guaixe 2017ko urr. 12a, 13:15

Igandean, 18:30ean, Iortia zabalgunean

Altsasuko ferietarako antolatutakoen artean bere txokoa izango du taekwondoak. Izan ere, Bargagain Taekwondo taldeak erakustaldia egingo du igandean, 18:30ean, Iortia zabalgunean. Taekwondoan lantzen dutena erakusteko primerako aukera izango dute, bada, gure taekwondistek.