Nafarroako Lurralde Auzitegiko 1. epaitegiak joan den urteko kinto ospakizunetako sexu erasoaren epaia eman du. Jonathan C. R. altsasuarra sexu erasoagatik 6 urteko espetxea, zaindutako askatasunezko 5 urte, erasotutako emakumezkoari 25.000 euroko kalte-ordaina pagatzea eta harengandik 300 metro baino urrutiago 11 urtez egotera zigortu du, eta lesio arinak eragiteagatik 270 euroko isuna pagatzera zigortu du ere. Epaiari helegitea jarri ahal zaio Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenean.
2016ko otsailaren 6ko goizaldean, kinto ospakizunetan, izan zen epaitutako sexu erasoa. Emakumezkoak salatu zuenez, 36 urteko gizonezko altsasuar bat bere atzetik komunean sartu eta han erasotu zuen.