Primitibak milioi erdiko saria utzi zuen

Guaixe 2017ko urr. 12a, 16:34
San Juan kaleko loteria administrazioa saria eman duela iragartzen duen kartela atean duela.

Altsasuko loteriako 1. zenbakidun loteria administrazioan, San Juan kalekoan, zigilatu zuten primitibako txartela. Haren jabeak irailaren 30eko zozketan 6 zenbaki asmatu zuen eta horrek 548.517 euroko saria ekarri dio. “Ez dakigu txartela eskuz bete zen edo makinan. Ez dakigu ezer ez” gaztigatu digu Jose Ignazio Imazek, administrazioko nagusiak. Hala ere, saria han banatu dela jakin denetik jende pixka bat gehiago joan zaiela esan digu.

Agorrilean hiru urte egin zuen Imazek administrazioaren kudeaketa bere gain hartu zuela. Primitibaren Jocker jokoan 10.000 euroko sari bat zen orain arte emandako handiena. Baina irailaren 30ekoaren aldean txikia da. “Zorte handia behar da halako sari bat emateko”. Imaz pozik dago administrazioaren martxarekin, “estatuaren kontrol zorrotza dugu. Herrietan jarri dituzten salmenta puntuek kalte egin digute, baina bizitzeko ematen du”.  

Zortearen bisitak
1963an Eguberritako loteriako sari nagusia banatu zuen Altsasuko 1. saltokiak, 37,5 milioi pezeta.
1987an ONCEko Altsasuko San Juan kaleko saltokiak 2 milioi pezetako saria banatu zuen.
1989ko lastailaren 28an Altsasuko Mareo tabernan zigilatutako 14ko kiniela batek 22 milioi pezeta eskuratu zituen.
1996ko ilbeltzaren 27an, Altsasuko 2. loteria saltokiak 820 milioi pezeta banatu zituen. 2006ko otsailaren 2an, Altsasuko 1. saltokiak 180.000 euroko saria partitu zuen.
2006ko lastailaren 6an Altsasuko 1. saltokiak, sari nagusiarekin, 10,6 milioi euro banatu zituen.
2007ko apirilaren 21ean 1,2 milioi euro banatu zituen eta beste horrenbeste 2010eko martxoaren 13an Altsasuko 2. saltokiak.
2008ko otsailaren 12an, 14ko kiniela bat zigilatu zuen pertsona batek 51.638 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.
2009ko apirilaren 20an bonolotoaren zozketan 5 zenbaki eta osagarria asmatu zituen bezero batek 64.143,08 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.
2011ko otsailaren 6ko ONCEren zozketak 3.025.000 euro utzi zituen Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta, batez ere, Bakaikun.
2012ko agorrilaren 3ko ONCEko kupoitzarrak 9.390.000 euro utzi zituen.
2012ko abenduaren 22ko Eguberritako loteriako 5. sariko txartelak saldu zituen Altsasuko 1. saltokiak.
2014ko ilbeltzaren 1eko ONCEren ezohiko zozketako 3. sariko 800.000 euro banatu ziren Altsasuko San Juan kaleko kioskotik.
2015eko maiatzak 10ean Loteria Primitibako Jocker jokoak 10.000 euroko saria utzi zuen Altsasun. San Juan kaleko loteria saltokian zigilatu zen txartela.
2015eko abenduak 29an ONCEren zozketak 350.000 euro utzi zituen Altsasun. San Juan kaleko kioskoan saldu ziren txartelak.