Feria asteburuan denetariko eskaintza

Guaixe 2017ko urr. 13a, 12:36

Gaur hasi eta igandera arte feriak ospatuko dira Altsasun. Peñek piztuko dute etxajua egitaraua aletzea ekarriko duena. Pilota profesionala, atletismoa eta taekwondoa osatzen dute ferien kirol atala. Iortiako filmak, bertso poteoa, argazki rallya eta Benito Lertxundiren kontzertua kulturakoa. Baina dantzaldiak, herri bazkariak, peñen kalejirak eta bestek festa giroa ziurtatuko dute.

Domekako zaldi lehiaketara 57 buru aurkeztuko dira. Irurtzun, Zuhatzu, Satrustegi, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Urdiain eta Altsasu abeltzainenak dira Zelai kalean ikusgai izanen direnak. Zaldi lehiaketan zortzi mailetan hiruna sari emanen dira, baita herriko zaldi onenaren saria. Guztira 2.820 euro banatuko dituzte saritan. Ferialeku kalean, berriz, Etxarri Aranazko, Bakaikuko eta Senosiaingo lau abeltzainen 41 behi izanen dira ikusgai. Haiengandik ez oso urruti Etxarri Aranazko eta Altsasuko bost artzainen latxa ardiak egonen dira.

Igandean Altsasuko feriara etortzen denak artisauen postuetan patea, eztia, babarrunak, ogia, pastelak, gazta, kontserbak, txistorra, taloak, txokolateak, hestebeteak eta bestelakoak erosteko aukera izanen du. Guztira 80 postu jarriko dira. Gartzia Ximenezen 41, Foru plazan 12 eta Ferialekun 17.
    
Egitaraua
Ostirala 13
18:00 Etxafuegoa Gure Etxea eraikinetik.
18:15 Haurrendako jolasak eta txokolate-jana, Foru plazan. Antolatzailea: Peñen batzordea.
22:00 Lau t´erdiko txapelketa, Burunda pilotalekuan. Antolatzailea: Aspe.
22:00 Gaurkotasuneko zinema: Detroit, 
Iortia kultur gunean.

Larunbata 14
11:00 Altsasuko ferietako ikastetxeen arteko XXXVIII. krosa. Irteera: Foru plaza. Antolatzailea: Dantzaleku Sakana Kluba.
12:00 X. Onddo lasterketa (norgehiagokarik gabea). Irteera: Foru plaza. Antolatzailea: Dantzaleku Sakana Kluba.
12:00 Kalejira Burundar Txistulariekin.
12:30 Altsasuko erraldoi eta buruhandiak, Iortia zabalgunetik hasita.
12:30 Bertso poteoa. Irteera: Foru plaza. Antolatzailea: Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin.
15:00 Peñen bazkaria, Zelandi frontoian.
16:30 Peñen kafea, elkartez elkarteko poteoa eta kalejira, auzatea ibilbidean zehar.
16:30 Piriniotako artzakurren XIII. topaketa, Baratzakobide plazan. Antolatzailea: Espainiako Pirinioko Artzakurren Kluba.
19:30-22:00 Japoniar bonbak eta dantzaldia Trikidantz taldearekin, Foru plazan.
20:00 Benito Lertxundiren kontzertua, Burunda pilotalekuan.
20:00-21:30 Peñen jaitsiera eta plazara iristea.
22:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00 Magra-jana, gaztetxean. Antolatzailea: Altsasuko Peñak.
23:00 Elektrotxaranga. Antolatzailea: Altsasuko Peñak.
24:00-03:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin, Foru plazan.

Domeka 15
9:00-14:30
Diana Altsasuko txistularien eskutik.
Zaldi lehiaketa eta sarien banaketa, Zelai kalean.
Zaldi azoka, Zelai kalean.
Ardi latxen erakusketa, Ferialeku kalean.
Pirinioko behi erakusketa, ferialeku kalean.
Nekazaritzako elikagaien azoka, Gartzia Ximenez kalean eta Foru plazan.
Erreminten eta makinen erakusketa, Otadiko Kristo Deuna plaza inguruan.
Azoka txikia 
(arropak, oinetakoak…), Baratzakobide plazan.
Mikologia erakusketa, Garbitoki eraikinean. Antolatzailea: Altsasuko Mikologia Elkartea.
XXXI. Argazki rallya 
Antolatzailea: Altsasuko Mendigoizaleak.
VI. Altsasuko arte azoka, Iortia kultur gunean. Antolatzailea: Arte Bide Taldea.
11:00-14:00 Ibilaldiak zaldiz, txikiendako, Zubeztia plazan.
17:00 Familia arteko zinema: Nur eta herensugeraren tenplua, Iortia kultur gunean.
18:30 Taekwondo erakustaldia, Iortia zabalgunean. Antolatzailea: Bargagain Taekwondo kluba.
19:00-21:00 Japoniar bonbak eta dantzaldia Fidel Zelaiarekin, Foru plazan.
19:30 Gaurkotasuneko zinema: Detroit, Iortia kultur gunean.
21:00 Zezensuzkoa, Foru plazan.