Sakanako arte-garaikidearen lagina ikusgai

Guaixe 2017ko urr. 13a, 11:12

VI. Altsasuko Arte Azoka Iortia kultur gunean ikusgai izanen da gaurtik hilaren 29ra arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.

Arte Bideren eskutik hemen da VI. Altsasuko Arte Azoka. Altsasuko kultur gunetik pasatzen dena arte garaikideko erakusketa opatuko du, pintura, eskultura, zeramika eta soinu instalazioa bere baitan biltzen duena. 36 sortzaileren lanak dira Arte Bideren erakusketan ikusgai daudenak, 25 sakandarrenak eta 11 sortzaile gonbidaturenak, ibarreko artisten ezagunak eta erakusketan parte hartzeko gonbidapena onartu dutenak.

Erakusketa gaur, 19:00etan, mustuko da eta Iortiaren ohiko ordutegian bisitatu daiteke. Baita igande goiz honetan ere, Altsasuko feriekin batera. Izan ere, 10:00etatik 14:00etara, erakusketa zabalik izanen da eta sortzaileetako batzuk salmahaiak jarriko dituzte euren sorkuntzak saltzeko, jakina, bisitarien galderak erantzunen dituzte ere.

Egileak
Koldo Arnanz, Helena Santano, Carlos Rivera, Sagri Mauleon, Chuffi, Beatriz de la Vega, Maite de Miguel, Jokin Kale, Lali Burgoa, Bidatz Razkin, Jule Kosta, Itziar Nazabal, Nagore Vilar, Maider Perkaz, Argiñe Berastegi, Itxaso Alzelai, Elur Oliz, Ana Goikoetxea, Angel Antonio Agirre, Rosa Arnanz, Patricia Paats, Manolita Thunders, Yolanda Mazkiaran, Morkots,
Lara Subterranean eta Jesus Mari Olmos. Azken biak dira Arte Azokan berriak.

Gonbidatutako artistak Lizarra, Bilbo eta Frantziatik heldu dira: Andrea Goñi, Klaus Ambruster, German de los Rios, Marijose Rekalde, Laura Siles, Guillermo Olmo, Ambre Klein, Laida Muruzabal, Juana Bonet, Silvia Nuin eta Tia Mildred.